XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONTZEPTUAK BARNE-MERKATARITZAKapitulu honetan erabiltzen diren kontzeptu nagusiak ondoren definitzen direnak dira:
MERKATARITZAKO JARDUERAREN ERA OROKORRAK TxikizkariaMerkataritzako enpresa batek merkataritzako jarduera txikizka betetzen du, merkantziak eskuarki bere izen propioan eta bere kontura erosi ondoren zuzenean azken kontsumitzaileari birsaltzen dizkionean.
HandizkariaMerkataritzako enpresa batek merkataritzako jarduera handizka betetzen du, eskuarki merkantziak bere izen propioan eta bere kontura erosi ondoren, industri enpresei, beste merkataritza-enpresa batzuei edota profesionalei birsaltzen dizkienean.
SAILKA ANTOLATUTAKO ESTABLEZIMENDUAKAutozerbitzuak
Txikizkako establezimendua, baldintza hauek betetzen dituena da: 40 eta 120 m2 bitarteko salmenta-azalera du, bereziki janariak saltzera zuzenduta dago, produktuen aukera erosleak berak egiten du, oso txikia da merkataritzako laguntzaile edo denda-mirabeen partaidetza eta jendeak irteeran ordaintzen du.
SuperzerbitzuaTxikizkako establezimendua.
Ezaugarriak: 120 eta 400 m2 bitarteko salmenta-azalera du, bereziki janarien salmentara zuzenduta dago autozerbitzukoaren antzeko erregimenean.
SupermerkatuaTxikizkako establezimendua.
Ezaugarriak: 400 eta 2.500 m2 bitarteko salmenta-azalera du, janarien salmentara zuzenduta dago eta erabilera arrunteko merkantzienera ere bai, azken honek salmenten guztizkoaren herena baino gehiago egiten ez badu ere.
HipermerkatuaTxikizkako establezimendua.
Ezaugarriak: hiriaren eragin-eremuan kokatua dago, 2.500 m2-tik gorako salmenta-azalera du, autozerbitzukoaren antzeko erregimenean mota guztietako merkantzien aukera zabala eskaintzen du, eta ibilgailuentzako aparkalekua eta beste hainbat zerbitzu osagarri ditu.